Filologia Ingelesa ikasteko arrazoiak

10 10 2007

Unibertsitateko ikasketa moduan, Filologia Ingelesa aukeratu dut, batez ere, ingelerarekiko daukadan  arretagatik eta zaletasunagatik.

Txikitan hasi nintzen lengoaia hau ikasten, 5 urterekin, zehatz-mehatz.Denboraren poderioz, nire ingelera hobetzen joan zen eta klaseko onenetarikoen artean egotea lortu nuen.

Udan, American School of Bilbaora (Berangon) joaten nintzen eta han nire adineko jendearekin ingelera ikasten nuen.

Lehenengo eta behin, Ingeleseko Magisteritza egitea pentsatu nuen, baino gero, ikasketa hauek egin zituzten zenbait pertsona ezagunak Ingeles Filologia egitea ohartarazi ninduten.Beraz, hemen nago, Unibertsitateko lehenego urtean eta saiatu egingo naiz ikasketa hau gainditzen, gustoko dudalako eta interesagarria iruditzen zaidalako.





¡Hola, mundo!

5 10 2007

Aupa!

Maitane naiz eta hemendik aurrera web hau klasean bidalitako artikuluak publikatzeko erabiliko dut.Espero dut zuen gustokoa izatea eta saiatuko naiz ahalik eta hoberen egiten, nahiz eta artikuluak ez izan nire puntu gogorra.